23 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

Eusk./

23 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

Txapelketa handia gure gipuzkoarrentzat asteburu honetan Tarragonan ospatu den 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Domina asko eta oso marka onak, nahiz eta batzuk, zoritxarrez, baliorik gabe geratu, txapelketaren zati handi batean gehiegizko haizea ibili zelako.

Guztira, 4 urre, 3 zilar eta brontze bat izan ziren, finalista postuez gain.

Hauek izan ziren dominak:

URREA – María Vicentek (CD Nike Running) Jauzi Hirukoitza irabazi zuen beste emanaldi ikusgarri batekin. 14,21 metroraino egin zuen hegan (+1,9), eta Gipuzkoako eta Euskadiko errekorra hobetu zuen, Ana Peleteiroren 23 urtez azpiko Espainiako errekorretik bi zentimetrora geratzeaz gain. Izugarria.

URREA – John Cabang (Real Sociedad) ere bikain aritu zen 110 metro hesietan. 13.55eko marka ezarri zuen finalean, eta horrek Euskadiko errekorra hobetzea ekarriko zion, baina gehiegizko haizeak (+2,5) eragotzi egin zuen. Semifinalean 13.85 egin zuen (-0,1).

URREA – Iker Arotzenak (Super Amara BAT) ere ez zuen huts egin luzera jauzian. Oraingoan 7,58raino (+0.7) joan zen, bere palmaresari urre bat gehiago gehituz.

URREA – Laugarren urrea Real Sociedadeko 4×100 erreleboko partaideen eskutik etorri zen, 41.22ko denborarekin irabazi zutelarik. John Cabang, Ignacio Saez, Ibai Serrano Ruiz eta Xabier Picabea igo ziren podiumera.

ZILARRA – Iraia Mendia (Bilbao Atletismo) bikain aritu zen 3.000 metro oztopodun finalean. Bigarren izan zen 10:03.08rekin, hau da, hogei segundo baino gehiagogatik hobetu zuen bere Gipuzkoako 23 urtez azpiko eta absolutu errekorra, 10 minutuko langa erortzeko zorian duela.

ZILARRA – Jauzi Hirukoitzeko finalean, Mariaren atzetik, Naroa Furundarena (Ostadar S.K.T.) kokatu zen 13,33ko marka bikainarekin bere azken jauzian (+2,9). Jauzi guztiak gehiegizko haizearekin egin zituen.

ZILARRA – Pertika jauzian, Ander Martinez De Rituertok (Real Sociedad) beste domina bat eskuratu zuen, oraingoan zilarrezkoa, 5,20 metroko jauzi hobearekin.

BRONTZEA – 51.50 segundo behar izan zituen Ignacio Saezek (Real Sociedad) 400 metro hesietako finala burutzeko. Brontzezkoa eta Gipuzkoa Absolutu eta U23 errekor berria berarentzat, duela aste gutxiko 51.65ko marka hobetuz.

Zenbait atleta gehiago izan ziren finalista postuak lortu zituztenak:

Laugarren postuak:

– Altuera-jauzian Eneko Larrea (Real Sociedad) 2.05 metrorekin.

– 400 metro hesietan, Irune Muguruza (Super Amara BAT) 1:02.09.

Pisu jaurtiketan, Maria Felisa Okomo (Tolosa C.F.) 13,24 metroko jaurtiketa onenarekin.

Bosgarren postua:

– Sandra Alvero (Durango AT) Pertikan, 3,75 metrorekin.

Seigarren postuak:

– 400eko finalean, Ibai Serrano (Real Sociedad) 47.32rekin.

– Proba berean, baina emakumezkoetan, Irenia Apaolazak (Txindoki A.T.) 55.25ean bukatu zuen itzulia.

– 100eko finalean, Nora Ituarte (Tolosa C.F.) 12.03rekin. Gainera, 200 metrotan parte hartu zuen, eta zortzigarrena izan zen finalean 25.09rekin (24.59 semisean, biak gehiegizko haizearekin).

Zazpigarren postuak:

– 400 metro hesietan, Iratxe Martinek (Tolosa C.F.) 1:00.77ko marka handia egin zuen semietan, baina finalean izan zituen arazoek postu altuagoan amaitzea eragotzi zioten.

– Jabalinan, Garoa Magunazelaiak (CD Eibar) 36,52 metroko jaurtiketa onena egin zuen.

Zortzigarren postua:

– 10.000 metroko martxako finalean, Hodei Caballerok (Tolosa C.F.) 46: 34.21eko denbora egin zuen finalista postua lortzeko.

Gipuzkoako gainerako partaidetzak honako hauek izan ziren:

– Xabier Picabea (Real Sociedad) 200 metrotan 21.95kin geratu zen, finalean sartzetik gertu.

– Pisuan, Iker Esnaola (Tolosa C.F.) hamargarren izan zen 12,42ko saiakerarekin.

– Jone Agirrezabala (Tolosa C.F.) 200 metroko semisean geratu zen 25.95rekin (25.51 serietan, biak gehiegizko haizearekin).

– Ainhoa Murua (Tolosa C.F.) laugarren sailkatu zen 400 metro hesietan 1: 05.45ekin.

– Leire Erkudenek (Atlético San Sebastián) bi proba egin zituen. 200 metrotan seigarren izan zen 26.46ko markarekin, eta 100 metro hesietan seigarren, 15.03rekin.

Zorionak atletei eta entrenatzaileei!

Cast./

CAMPEONATO DE ESPAÑA SUB 23

Gran campeonato para nuestros guipuzcoanos en el Campeonato de España Sub 23 que se celebró en Tarragona este fin de semana. Muchas medallas y muy buenas marcas, aunque algunas, por desgracia, invalidadas por el viento excesivo que sopló durante buena parte del campeonato.

En total, hubo 4 oros, 3 platas y un bronce, además de varios puestos de finalista.

Estos fueron los medallitas:

ORO – María Vicente (CD Nike Running) ganó el Triple Salto con otra espectacular actuación. Voló hasta los 14,21 metros (+1,9), con los que mejoró su propio récord de Gipuzkoa y de Euskadi, además de quedarse a sólo dos centímetros del récord de España sub 23 de Ana Peleteiro. Palabras mayores.

ORO – También se salió John Cabang (Real Sociedad), en los 110 metros vallas. 13.55 marcó en la final, lo que le hubiera supuesto mejorar su propio récord de Euskadi, pero el excesivo viento (+2,5) lo impidió. En la semi hizo 13.85 (-0,1).

ORO – Tampoco falló Iker Arotzena (Super Amara BAT) en el Salto de Longitud. Esta vez se fue hasta 7,58 (+0.7), añadiendo un oro más a su palmarés.

ORO – El cuarto oro vino de la mano de los integrantes del relevo 4×100 de la Real Sociedad, que ganaron con un tiempo de 41.22. John Cabang, Ignacio Saez, Ibai Serrano Ruiz y Xabier Picabea se subieron a lo más alto del podio.

PLATA – Iraia Mendia (Bilbao Atletismo) brilló en la final de 3.000 metros obstáculos. Fue segunda con 10:03.08, lo que supone mejorar, por más de veinte segundos, su propio récord de Gipuzkoa Sub23 y Absoluto, con la barrera de los 10 minutos a punto de caer.

PLATA – En la final de Triple Salto, tras María, se posicionó Naroa Furundarena (Ostadar S.K.T.) con una gran marca de 13,33 en su último salto (+2,9). Todos sus saltos los realizó con viento excesivo.

PLATA – En Salto con Pértiga, Ander Martinez De Rituerto (Real Sociedad) sumó otra medalla más, esta vez de plata, con un mejor salto de 5,20 metros.

BRONCE – 51.50 segundos tardó Ignacio Saez (Real Sociedad) en completar la final de 400 metros vallas. Bronce y nuevo récord de Gipuzkoa Absoluto y sub23 para él, mejorando sus 51.65 de varias semanas atrás.

Hubo varios atletas más que coparon puestos de finalista:

Cuartos puestos:

-En Salto de Altura Eneko Larrea (Real Sociedad) con 2.05 metros.

-En 400 metros vallas, Irune Muguruza (Super Amara BAT) con 1:02.09.

En Lanzamiento de Peso, Maria Felisa Okomo (Tolosa C.F.) con un mejor lanzamiento de 13,24 metros.

Quinto puesto:

-Sandra Alvero (Durango AT) en Pértiga, con 3,75 metros.

Sextos puestos:

-En la final del 400, Ibai Serrano (Real Sociedad) con 47.32.

-En la misma prueba, pero en categoría femenina, Irenia Apaolaza (Txindoki A.T.) completó la vuelta en 55.25.

-En la final de 100, Nora Ituarte (Tolosa C.F.) con 12.03. Además, participó en los 200 metros, en los que fue octava en la final con 25.09 (24.59 en semis, ambas con excesivo viento)

Séptimos puestos:

-En 400 metros vallas, Iratxe Martin (Tolosa C.F.) venía de hacer una gran marca de 1:00.77 en semis, pero los problemas que tuvo en la final le impidieron acabar en un puesto más alto.

-En Jabalina, Garoa Magunazelaia (C.D. Eibar) realizó un mejor lanzamiento de 36,52 metros.

Octavo puesto:

-En la final de 10.000 metros marcha, Hodei Caballero (Tolosa C.F.) hizo un tiempo de 46:34.21 para obtener puesto de finalista.

El resto de participaciones guipuzcoanas fueron las siguientes:

-Xabier Picabea (Real Sociedad) se quedó en semis de los 200 metros con 21.95, cerca de entrar en la final.

-En Peso, Iker Esnaola (Tolosa C.F.) fue décimo con un mejor intento de 12,42.

-Jone Agirrezabala (Tolosa C.F.) se quedó en semis de los 200 metros con 25.95 (25.51 en series, ambas con viento excesivo)

-Ainhoa Murua (Tolosa C.F.) fue cuarta en su semi de los 400 metros vallas con 1:05.45.

-Leire Erkuden (Atlético San Sebastián) hizo dos pruebas. En el 200 fue sexta en su serie con 26.46, y en los 100 metros vallas, también sexta en su serie con 15.03.

Zorionak atletei eta entrenatzaileei!

Federación
Atlética
Guipuzcoana

Anoeta Pasealekua 5 - 20012 Donostia

gaf@kirolak.net

943 45 17 57