2025eko Bolunburu Krosa, LXXIV. Bolunburu Oroigarria, abenduaren 14an jokatuko da, eta aspaldiko partez aurten ibilbide berria izango du.
Autor/egilea: Iker Martínez
| ORDUA/MAILA/ Horario/ Categoría/ | BEHIN BEHINEKO ZERRENDA / LISTAS ADMITIDOS | EMAITZAK/ LISTAS RESULTADOS |
|---|---|---|
| 10:30 MASTER FEMENINO,SUB 16 / EMAKUMEAK | MF / SB16F | MF / SB16 |
| 10:50 MASTER MASCULINO, SUB 16/ GIZONAK | MM / SB16M | MM / SB16M |
| 11:05 SUB 18/20 FEMENINO / EMAKIMEAN | SUB18/20 F | SUB18/20 F |
| 11:05 SUB 18/20 MASCULINO / GIZONAK | SUB18/20 M | SUB18/20 M |
| 11:30 ABSOLUTO FEMENINO / EMAKUMEAK | ABSF | ABS F |
| 11:30 ABSOLUTO MASCULINO /GIZONAK | ABS M | ABS M |
| 12:05 INFANTIL FEMENINO / NESKAK | IF | IF |
| 12:20 INFANTIL MASCULINO / MUTILAK | IM | IM |
| 12:35 ALEVÍN FEMENINO / NESKAK | AF | AF |
| 12:50 ALEVÍN MASCULINO / MUTILAK | AM | AM |
| 13:00 BENJAMÍN MIXTO | BM |
Arrateko elizaren pareko zelaian hasita eta amaituta gauzatuko da Klubak antolatutako ohiko krossa, aurten bere 74. edizioan- Probaren antolakuntzarako, kolonietako instalazioak erabiliko dira aldagela eta idazkaritza gisa.
Ibilbide berriak, hein handi batean, 1970eko hamarkadako ibilbidea berreskuratzera dator, eta atleten zein ikusleen hurbiltasuna eta erosotasuna hobetzea espero da, Arrateko kanpetan izango baita krosaren gune nagusia.
Aurten, gainera, proba III. Euskal Kros Ligako parte izango da, eta Euskadiko Atletismo Federazioak (EAF-FVA), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioek, eta Euskal Herriko kros antolatzaileek elkarlanean antolatutako egutegi ofizialean kokatzen da.
Bolunburu Krosa izango da liga honetako azkenaurreko proba, eta ondoren, Amurrioko Nazioarteko Krosa jokatuko da abenduaren 28an.
EIbarko LXXIV. Memorial Bolunburu Krossean kategoriak eta ordutegiak honako hauek izango dira ibilbide berrian:
- 10:30 – SUB 16 + MASTER FEM (2.700 m | 2AB)
- 10:50 – SUB 16 + MASTER MASC (2.700 m | 2AB)
- 11:05 – SUB 18 + SUB 20 FEM/MASC (3.480 m | A + 2AB)
- 11:30 – ABS + SUB23 FEM/MASC (6.750 m | 5AB)
- 12:05 – INFANTIL NESKAK (2.340 m | 3A)
- 12:20 – INFANTIL MUTILAK (2.340 m | 3A)
- 12:35 – ALEBIN NESKAK (1.380 m | 3C)
- 12:50 – ALEBIN MUTILAK (1.380 m | 3C)
- 13:00 – BENJAMIN LOKALAK (460 m | 1C)
Gonbidatuta zaude parte hartzera edo animatzera.






Kaixo, Bolunburuko emaitzak ez dira kargatzen.lehenerrenkefakoak soilik kargatzen dira.
Kaixo Joseba:
Ez dakit mugukorretik edo ordenagailutik ikusten dituzun, baina ondo ikusten da dana.
Ondo izan