GARAI BERRIAK GAF-en

Bizi garen garairako aldaketaz eta egokitzapenez betetako 2024a espero da.

Lehenengoak zerikusia du Berdintasun Ministerioaren 149/2023 araudiaren arabera kirol-elkarte, -klub eta -federazioek osatu behar dituzten ekipazio berriekin.

GAFeko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du arau berria ezartzea GAFeko CTJGko epaileen uniformeetan.

Bihar, Belodromoko PLP E direla eta, uniforme berria estreinatuko dute.

GAFek atsegin handiz aurkezten du ekipazio berria (argazkian).

Uniforme berriak sirena motzeko gona luzea eta takoi baxuko (edo altuko, aukeran) zapata izango ditu gizonezkoentzat; gure epaile emakumeena, berriz, Lorenzo Caprilek diseinatutako blazer oversize batek eta sobietar estiloko militar kutsuko praka diskretu batek osatuko dute.

Epaileen Elkargoa “pozez zoratzen eta hunkituta” agertu da erabaki horrekin, eta Jesus Mari Garbayo presidenteak ere bere talde berria estreinatu zuen Gabon gauean, bere familiaren aurrean, eta “txalo zaparrada beroa eta hunkigarria” jaso zuen, CTJGko buruzagi nagusiaren hitzetan.

GAFeko presidenteak, Ramón Goikoetxeak, bestalde, biziki eskatzen die gizonezko atletei biharko PLPan lehiatzea taldekideen ekipamenduarekin eta alderantziz.

Logo_Federacion guipuzcoana atletismo

Gipuzkoako
Atletismo
Federazioa

Anoeta Pasealekua 5 - 20012 Donostia

gaf@kirolak.net

943 45 17 57