IRUDIAK JASO ETA TRATATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datu Pertsonalak Babesteko legedian ezarritakoari jarraikiz, Gipuzkoako Atletismo Federazioa (G20121281), edo Tratamenduaren Erantzulea den heinean, pertsona interesdunei jakinarazi nahi die:

  1. Ekitaldi honetan argazkiak eta bideo eta audio grabazioak egin daitezkeela, eta ondorioz, zure irudia eta ahotsa Gipuzkoako Atletismo Federazioaren tratamendu-sistemetan txertatu daitezkeela, eta ekitaldia dokumentatzeko tratatu daitezkeela, baita editatu, publikatu eta baliabide eta formatu ezberdinetan zabaldu ere (elektronikoak izan edo ez): webgune eta web kanalak (bereziki www.gafatletismo.eu webgunean), komunikabide, sare sozial eta informazio sareak, zabalkuntza materialak eta gainerako argitalpenetan, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren menpekoak izan edo ez, interneten, paperean edo beste edozein euskarritan. Batzuetan, helburua hau lortzeko, datuak komunikabide desberdinei komunikatuak izan daitezke.
  1. Irudietan agertu nahi ez baduzu, mesedez, ez jarri kameraren aurrean eta jakinarazi berariaz argazkilariari, ekitaldiaren antolatzaileari edo Gipuzkoako Atletismo Federazioko langileei. Behin argitaratuta, kentzea nahi baduzu, bidali mezu bat gaf@kirolak.net helbidera, zein irudi den adieraziz. Eskaerak ahalik eta azkarren erantzungo dira.
  2. Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez du inolako kontrolik ekitaldira joaten diren pertsonek nork bere gailuekin egin ditzaketen argazki edo grabazioen inguruan. Gipuzkoako Atletismo Federazioak arretarik eta errespeturik handiena eskatzen dizu: ez grabatu eta ez zabaldu inoren irudirik bere baimen espresurik gabe. Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez du bere gain hartzen beste pertsona batzuek egiten dituzten grabazioen inguruko inolako erantzukizunik.
  3. Datuen babesari buruzko araudiak ezarritakoaren arabera, deskribatutako datuak tratatzeko eta (agian) komunikatzeko oinarri juridikoa honako hau da: Gipuzkoako Atletismo Federazioaren legezko interesa, ekitaldi bat antolatu, parte hartu eta zabaltzeko.
  4. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu, lekualdatu, tratamendua mugatu, eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak edonoiz baliatu ditzakezu, baita zure baimena atzera bota edo bestelako edozein eskaera egin ere, eta horretarako Gipuzkoako Atletismo Federazioari idatziz zuzendu beharko duzu helbide honetara: Anoeta pasealekua, 5, 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) edo gaf@kirolak.net. posta elektroniko helbidera. Eskaerak erantsita eraman beharko du eskatzailearen identitatea egiaztatzeko dokumentuaren kopia. Eskaeren ebazpenekin ados ez bazaude edo kexaren bat jarri nahi baduzu, Datuak Babesteko Bulegora jo dezakezu (www.aepd.es).

PDF