Joan den maiatzaren 8an, Manilan, John Cabangek Euskadiko bere errekorra birrindu zuen, 13.37ko erregistroarekin (+0.6).
Atzo, osteguna, 2024ko uztailaren 11n, arratsalde bero batean, Txindokiko Larraitz Aldasoro Etxeberria, Irene Basarte Hernández, Maren Etxeberria eta Maren Higüero Larrategi taldekideek EUSKADIKO ERREKORa lortu zuten S16 4 x 300m kategorian 2:50.49, Donostiako Anoetako Mini Estadioan ospatu zen PLParen barruan.



