Espainako kluben arteko kross txapelketa

Gizonezkoen Super Amara BAT S16 mailan hirugarren postuan igo zen podiumera.

Pasa den asteburuan Espainiako Kluben arteko Txapelketa ospatu zen Sorian, gipuzkoarren partaidetza zabalarekin. Taldekako emanaldirik nabarmenena Super Amara BATeko hirugarren postua izan zen gizonezkoen S16 kategorian. Bidasoaren errelebo mistoa 7. postuan iritsi zen. Emakumezkoen Txindoki S18k 12. postua lortu zuen. Emakumezkoen Goierri Garaia 13. postuan sailkatu zen emakumezkoen kategoria absolutuan.

Txindokiko Intza Arrondo atleta 8. izan zen S16 categorian. Tolosako June Sudupe ere 8. izan zen S20 kategorian. Txindokiko Urko Etxebeste 12. sailkatu zen S18 kategorian. Super Amara BAT taldeko Mikel Aramendi 16. postuan iritsi zen S18 kategorian. Tolosa CFko Ekhi Civico 20. postuan iritsi zen S16an. Iker Ibarguen Super Amara BAT taldekoa 23. izan zen S18an. Hugo Vazquez, Super Amara BAT taldekoa, 28. izan zen S16 kategorian.

Hauxe izan ziren Gipuzkoako kluben emaitzak:

Logo_Federacion guipuzcoana atletismo

Gipuzkoako
Atletismo
Federazioa

Anoeta Pasealekua 5 - 20012 Donostia

gaf@kirolak.net

943 45 17 57