Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
ErantzuleaGipuzkoako Atletismo Federazioa (IFZ: G20121281)
LegitimizazioaGipuzkoako Atletismo Federazioak parte hartzen duen jardueren, ekitaldien, kirol-taldeen eta ekimenen berri ematea, antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Webgunearen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea.
LegitimizazioaDatuen tratamenduaren beharra elkartearen kirol eta administrazio-jarduerak kudeatzeko (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Gipuzkoako Atletismo Federazioaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
HartzaileakLegez edo estatutuz ezarritako edo baimendutako komunikazioak; ekitaldien, kirolarien eta taldearekin zerikusia duten pertsonen irudiak webgunean argitaratzea eta sare sozialetan agertzea
EskubideakDatuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Anoeta pasealekua, 5, 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) posta-elektronikoa: gaf@kirolak.net

Gipuzkoako Atletismo Federazioaren webgunearen eta sare sozialetako kanal ofizialen Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

  1. Tratamenduaren Erantzulea
    “Tratamenduaren Erantzulea” Gipuzkoako Atletismo Federazioa da, aurrerantzean, “elkartea”.
    I.F.Z.: G20121281
    Helbidea: Anoeta pasealekua, 5
    Herria: 20014 Donostia-San Sebastián
    Telefonoa: 943451757
    Helbide elektronikoa: gaf@kirolak.net
    Webgunea: www.gafatletismo.eu
  2. Indarrean dagoen legeria
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
    a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
    b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
    c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
  3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
    Gipuzkoako Atletismo Federazioaren webgune ofiziala www.gafatletsimo.eu da eta elkarteak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:
    Instagram: https://www.instagram.com/atletismogaf/?hl=es
    Facebook: https://www.facebook.com/FAG19162016/
    X: https://twitter.com/atletismogaf?lang=es
    YouTube: https://www.youtube.com/c/gaftelevision
    Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Gipuzkoako Atletismo Federazioaren webgune ofizialei eta elkartearen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
  4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
    Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Gipuzkoako Atletismo Federazioak webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Gipuzkoako Atletismo Federazioan tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
    Gipuzkoako Atletismo Federazioan webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

    a. Gipuzkoako Atletismo Federazioak parte hartzen duen jarduera, ekitaldi, kirol-talde eta ekimenei buruzko informazioa ematea, horiek antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera)
    b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
    c. Gure webgunearen eta sare sozialetako presentziaren arabilera kudeatzea eta aztertzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
  5. Sekretu eginbeharra
    Gipuzkoako Atletismo Federazioa erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Gipuzkoako Atletismo Federazioko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
  6. Datu pertsonalak biltzea
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
    Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gipuzkoako Atletismo Federazioak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
    Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
    Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
    Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
    Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
  7. Adin-txikikoen datuak
    Zenbait jarduera adin-txikikoei zuzenduta daude. Kasu hauetan Gipuzkoako Atletismo Federazioak adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen kokunikaziorako.
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.
    Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:
    http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,
    baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/
  8. Erregistroak eta harpidetzak
    Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, gaf@kirolak.net helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “Baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.
  9. Enplegu-eskatzaileak Gipuzkoako Atletismo Federazioan
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, porta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak “Curriculumak eta Langileen Hautaketa” izeneko datu tratamenduan sartuko direla.
    Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Gipuzkoako Atletismo Federazioak hautaketa prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak curriculuma gordeko du urtebetez, guutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
    Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai horri buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
  10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
    Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-
    Gipuzkoako Atletismo Federazioa kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Gipuzkoako Atletismo Federazioaren menpe.
  11. Gipuzkoako Atletismo Federazioaren presentzia Sare Sozialetan
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
    Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Gipuzkoako Atletismo Federazioaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
    Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Gipuzkoako Atletismo Federazioak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Gipuzkoako Atletismo Federazioari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Gipuzkoako Atletismo Federazioak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
    Erabiltzaileei jakinarazten zaie Gipuzkoako Atletismo Federazioaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
    Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Gipuzkoako Atletismo Federazioak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Gipuzkoako Atletismo Federazioak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak Facebook, Twittter, Instagram, Flikr eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
    Era berean, sare sozial edo profesionaletako Gipuzkoako Atletismo Federazioaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Gipuzkoako Atletismo Federazioak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
    Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea;
    Atletismo Federazioak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
    Erabiltzaileak Gipuzkoako Atletismo Federazioaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
  12. Segurtasun Neurriak
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gipuzkoako Atletismo Federazioaren erantzukizunpekoak.
  13. Segurtasun urraketa
    Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko gaf@kirolak.net helbide elektronikoa erabili ditzake.
  14. Kontserbazio epea
    Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
  15. Interesdunen eskubideak
    Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Paseo de Anoeta, 5, en 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), gaf@kirolak.net helbide elektronikoaren bitartez.
    Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
    Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
  16. Indarraldia eta aldaketak
    Gipuzkoako Atletismo Federazioak, beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gipuzkoako Atletismo Federazioak, aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Gipuzkoako Atletismo Federazioak, gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
  17. Jurisdikzioa
    Gipuzkoako Atletismo Federazioa eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Gipuzkoako Atletismo Federazioa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
    Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gipuzkoako Atletismo Federazioak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko