Larunbatean Donostian izan zen aire zabaleko kluben arteko lehen lehiaketa.
16 talde parte hartu zuten, 8 mutiletan eta 8 nesketan. Gizonezkoetan Gipuzkoako 5 taldek eta emakumezkoetan 4 taldek parte hartu zuten.
Reala gizonezkoetan eta Atletico San Sebastián emakumezkoetan nagusitu ziren.
Gizonezkoetan Super Amara batek bigarren postua lortu zuen eta Atletiko San Sebastian laugarren izan zen. Bostgarren postuan Tolosa sailkatu zen eta Txindoki A.T zortzigarren izan zen; beraz, datorren denboraldian bigarren mailan lehiatuko dira.
Emakumezkoen mailan, Tolosak ezusteko erlatiboa eman zuen, gero eta indartsuago bait dago. Lehen aldiz lortu zuen aire zabaleko bigarren postua, Super Amara BATen aurretik. Txindokiko neskek zazpigarren postua lortu zuten, kategoria mantentzen lortuz.

Gipuzkoarren artean marka hoberenak mutilek lortu zuten. Odei Jainagak (RS) 78.49 metrotako jaurtiketa egin zuen Jabalinan. Hasiera ikusgarria.
Istar Dapena (RS), negu zail baten ondoren 5.30ko jauzia egin zuen eta Gipuzkoako errekorra ere lortzen saiatu zen. 5.45. Ezin izan zuen.
Iker Arotzena (SABAT) nabarmendu zen luzera-jauzian. 7.61 (+1.6) jauzi egin zuen, 23 urtez azpiko europarrentzako gutxienekotik 9 zentimetrora. Beste bi saiakerak ere oso luzeak izan ziren: 7.47 eta 7.38.

AITOR GARRO
FAG