Asteburu honetan hasiko da Atletismoko hasierako zikloaren prestakuntza teoriko-praktikoa. Gipuzkoako 18 ikasle daude matrikulatuta.
Hala ere, interesa duen entrenatzaileren batek entzule gisa joan nahi badu, gaf@kirolak.net helbidera idatzi ahal izango du. Prestakuntza oso oinarrizkoa da eta hastapenera bideratuta dago. Kontua da diziplina atletiko guztien irakaskuntzan lehen urratsak ikastea.

Eskolak eta irakasleak honako hauek dira:

JAUZIAK: Urriaren 13an, ostirala, 16: 00etatik 21: 00etara – Urriaren 14an, larunbata, 9: 00etatik 14: 00etara.

Pertika jauzia: Luis Aranzabal; Luzera, Altuera eta Hirukoitza: Asier San Sebastián

JAURTIKETAK: Urriaren 27an, ostirala, 16.00etatik 21.00etara – Urriaren 28an, larunbata, 9.00etatik 14.00etara.

Juan Vicente Escolano

LASTERKETAK: Azaroaren 10ean, ostirala, 16.00etatik 21.00etara – Azaroaren 11n, larunbata, 9.00etatik 14.00etara.

Valentín Rocandio

Logo_Federacion guipuzcoana atletismo

Gipuzkoako
Atletismo
Federazioa

Anoeta Pasealekua 5 - 20012 Donostia

gaf@kirolak.net

943 45 17 57