KIROLENEk, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ikastetxe publikoak, Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzen bi prestakuntza ofizial antolatuko ditu DONOSTIAN:
ATLETISMOKO KIROL TEKNIKARIA 1 eta ATLETISMOKO KIROL TEKNIKARIA 3
KIROLENE
ATLETISMOKO KIROL TEKNIKARIA 1
Sarrera-probak: Sartzeko proba espezifikoan izena emateko epea abuztuan zehar irekiko da.
Ezinbesteko baldintza: Interesdunek lehenik proba hauetan izena eman, horiek gainditu eta, ondoren, Atletismoko Kirol Teknikaria 1 ikastaroan matrikula formalizatu beharko dute.
Irakaste-aldia: Asmoa da ikastaro hau urteko hirugarren hiruhilekoan zehar garatzea.
ATLETISMOKO KIROL TEKNIKARIA 3
Matrikula-irekiera: Atletismoko Kirol Teknikaria 3 ikastaroan matrikulatzeko epea abenduan irekiko da.
Irakaste-aldia: Ikastaroa 2027ko lehenengo hiruhilekotik aurrera garatuko da.
Aitor GARRO




