GIPUZKOAKO 10K TXAPELKETA – PARTAIDEAK ETA INFORMAZIO OROKORRA

Hurrengo igandean, Hondarribiako 10k lasterketarekin batera Gipuzkoako 10k Txapelketa ospatuko da.

Hauek izango dira Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko duten atleten zerrenda, 7 emakume eta 34 gizon guztira.Marken arabera, nesketan garaipena lortzeko faboritoa Elena Silvestre (Atlético SS) da, 34.56ko marka pertsonalarekin. Ane Zabala (Super Amara BAT) eta Naroa Arrieta (Goierri Garaia) lehiatuko dira podiumeko bigarren postua lortzeko.

Gizonezkoetan Chakib Lachgar (Scorpio 71), Ander Sagarzazu (Goierri Garaia) eta Ander Garin (Tolosa CF) printzipioz atletarik indartsuenak dirudite eta haien artean egongo da garaipena.

Hauek izan dira azken urteetako Gipuzkoako txapeldunak.

Denboraldia EmakumezkoakGizonezkoak
2016Maitane Guerrero (CD Hernani) Unai Arroyo (Tolosa CF)
2017Maitane Guerrero (CD Hernani)  Aitor Etxeberria (Real Sociedad)
2018Marisa Casanueva (Atlético SS)Chakib Lachgar (Scorpio 71)
2019Ane Zabala (Super Amara BAT)Endika Donnay (Goierri Garaia)
2020
2021

Informazio oharrak:

– Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen duten atleta guztiek DEI GANBARATIK pasa behar dute derrigorrez, klubaren arropa ofizialarekin.

– Dei ganbara irteera marratik gertu egongo da, irekiera 9:40tan eta itxiera ordua9:55 izanik.

– Hurrengo estekan zirkuitoaren planoa, irteera eta helmuga puntuak, dei ganbara eta beste informazioa ikusi ahal izango dezute. INFORMAZIOA

 

 

 

 

 

 

 

Javi ALDABE

FAG

Anoeta Pasealekua 5 - 20012 Donostia

gaf@kirolak.net

943 45 17 57