Gipuzkoako 10k Txapelketa

Maiatzak 29an Hondarribia 10K Lasterketarekin batera, Gipuzkoako Txapelketa antolatzen du Gipuzkoako Atletismo Federazioak.

Gipuzkoako lizentzia indarrean duten atleta guztiek parte hartu ahal izango dute, eta ondoren adierazten direnak baino marka hobeagoak egiaztatzen dituzten atletek doan eman ahal izango dute izena.

FrogaEmakumezkoakGizonezkoak
5.000m19.1515.30
10.000m (ruta o pista)41.0033.00
media maratón1:29.301:13.00

Atleta horiek korreo elektroniko bat bidali beharko dute GAFera,  izen-abizenak, lizentzia, kluba, marka egiaztatzen duten data eta tokia adieraziz Maiatzak 13a baino lehen. Gogoratu marka horiek zirkuitu ofizialetan eta homologatuetan egin behar direla eta 2021 edo 2022 denboraldietan egindakoak.

Federaziotik kode bat bidaliko zaio atletari izenematea doan egiteko.

Edozein kasutan, doan ala ordaindu beharrez gero, Gipuzkoako Txapelketan izena emateko RFEAko extranetean derrigorrez inskripzioa egin behar da.